15 lagunek jaso dituzte diplomak, lan programa osatu ondoren

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 6a, 02:00

Beterri Buruntza eskualdeko udalek kudeatutako enplegu prestakuntzarako programaren barruan, ekitaldia burutu zuten CEBANC eraikinean.  Bertan egin zuten, programaren balan­tzea eta programan parte hartu duten ikasleen diploma banaketa. 
2016ko azarotik 2017ko otsailera bitartean, CEBANCen Oinarrizko lanak ostatuetako pisuetan izeneko ikastaroa burutu zen. Formazio ekintza honek kontratazio konpromisoa zuen, eta Beterri-Buruntza eskual­deko Andoain, Astiga­rraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta edo Usurbil herrietan erroldaturiko eta, bereziki, kalifikazio baxukoei edo iraupen luzeko langabetuei zuzenduta zegoen.

Ostatuetako pisuetan, oinarrizko lanak egiteko
Ikastaroaren ondoren, jardunaldi osoko hamar kontratu gauzatu dira, ostalaritzaren sektoreko hainbat enpresatan. Hori dela eta, Lanbide Eus­kal Enplegu Zerbitzuko, Beterri-Bu­runtzako Udaletako eta CE­BANCe­ko ordezkariek proiektua azaldu ondoren, diplomak banatu zizkieten partehar­tzai­leei, eta eskerrak eman denei.  
Proiektuan, 15 ikaslek hartu dute parte. Ostatuetan solai­ru­­­etako oinarrizko lanak egin eta lehen mailako profe­sio­nal­­­tasun ziurtagiria lortzeko aukera izango dute ikasleek.
Izan ere, Lanbidek kontra­tazioetara­ko eskainitako dirulaguntzari esker, Beterri-Bu­run­tza esku­al­­­deak, prestakun­tzan parte hartu duten ikasleentzat, hiru hi­labeteko 10 kontratazio ziurtatu ditu lanaldi osoan, sektoreko enpresetan. Eta bestalde, CEBANCek kon­­­promisoa hartu du falta diren 5 ikasleek praktikak bu­rutu ahal izateko enpresak bilatzeko, haiek ere profesionaltasun ziurtagiria lortu dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!