Dantza garaikidea ezagutu nahi dutenentzat, ate irekien saioak antolatu ditu Txaro Untzilla irakasleak. Uztailaren 10etik 13ra izango dira, astelehenetik ostegunera, goizeko 10:00etatik 11:00etara. Biterin eskainiko ditu saioak, debalde, baina izena eman behar da aurrez. Bihar arte dago epea zabalik, Biterin bertan.