Santio jaietarako gero eta gutxiago geratzen da, eta Gazte Asanblada hasi da prestaketa lanekin. Uztailaren 24an izango da aurten Gazte Eguna, eta ohi bezala, bazkaria egingo dute. Izena emateko, zerrenda eskuragarri egongo da Zipotzan; momentu horretan bertan 15 euro ordaindu beharko dituzte apuntatzen direnek. Etzirarte, ostiralera arte eman daiteke izena.