Urko Semperena, azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 5a, 02:00

Pasa den asteburuan hiru lasterketa garrantzitsu jokatu zituzten Astigarragako txirrindulariak. Emaitza aipagarriena Urko Semperenak lortu zuen Euskadiko junior mailako txapelketan. 
Astigartarra Euska­diko azpitxapeldun irten zen, igandean, Joseba López txapeldunaren atzetik. Arabako Gopegi herrian jokatu zen txapelketa eta Urko Semperenak lasterketa ederra egin zuen eta pelotoia puskatzea lortu zuen bere erasoekin. 
Egun bat lehenago Ezkio Itsasoko Santa Lutzia Saria zegoen eta bertan Tomas Otermin eta Urko Semperena berak taldekako sailkapena irabazi zuten Construcciones Victor Alvaro-Silam taldearekin. Sempe­renak bosgarren amaitu zuen.

Jaime Romero kadeteetan Tolosan
Kadeteek Amarozen izan zuten Euskadiko Txapelketa eta Jaime Romero izan zen herriko ordezkari bakarra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!