Pasa den ostiralean inauguratu zen modu ofizialean Kontxa Etxeberria parkea Urumea Berrin. Bertan egon ziren Gobernu Taldeko ordezkari guztiak, Zorione Etxezarraga alkatea buru zutela. Haurren parke estalia dago bertan. Aterpeak, izango du 6 metroko altuera eta 24 metroko zabalera eta lehen egunean bertan euria egin zuen bere onurak ikusi ahal izan ziren. Jolasgune estalia izan zen, hain zuzen ere, iazko aurrekontu partehartzaileetan bigarren aukera bozkatuena.