Datorren denboraldian, Hernaniko igerilekuan entrenatuko dute berriro, igeriketa eta waterpolo taldeek. Eta horri begira, deialdia egin diete, 2017-2018 denboraldian taldeko kide izan nahi dutenei. 2009tik aurrera jaiotako guztiek hartu dezakete parte. Eta igeriketa taldeko masterrak ere, berriro jarriko dira martxan, datorren denboraldian. Hiru sailetako batean apuntatzeko, igeriketahernani@hotmail.com helbide elektronikora idatzi.