Zarauzko ikasleekin harremanak estutzen, ikasturtean zehar

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 3a, 02:00

Harreman berriak sortu eta estutu dituzte ikasturte hone­tan, Hernani BHIko ikas­leek. Oraingoan, aniztasun tal­de­ko­ak izan dira, Zarauzko Lizardi ikastetxeko talde ba­te­kin ha­rremanetan egon dire­nak, kur­tsoan zehar.
Elkar ezagutzen hasteko, eskutitza bidali zioten elkarri, ikasturte hasieran, bi ikaste­txe­etakoek; Zarauzkoek Her­na­nikoei aurrena, eta alde­ran­tziz ondoren. Eta hortik aurrera, talde bakoitzak bere afizioen berri eman dio bes­tea­ri, bideo bat eginez edota argazkiak bidaliz elkarri.
Eta ikasturte osoko ha­rre­man hori borobiltzeko, elkar­tru­kea egin dute. Zarauzkoak bisitan etorri ziren Hernanira, aurre­na, eta herriko toki inte­res­garrienak erakutsi zizkie­ten bertakoek, baita hamaike­ta­koa eskaini ere. Eta ondo­ren, hernaniarrak joan ziren Zara­utzera bisitan. Eta bisita gida­tua egin bakarrik ez, Zarauzko hondar­tzan bainatzeko auke­ra ere izan zuten ikasleek, egu­raldi ona lagun!

«Esperientzia ederra izan da»
Institututik nabarmendu dute, «esperientzia ederra» izan dela, aukera eman dielako «gu beza­lako beste gazte batzuk eza­gu­tzeko», eta baita inguruko herri bat ere, bertakoen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!