Uztaileko egitarau berezia hasteko, festa

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 3a, 02:00

Ekintza bereziz betetako hila­betea izango da uztaila, Her­naniko Gaztelekuan. Egitarau berezia prestatu dute, eta gaur bertan emango diote hasiera.
Horretarako, hasierako edo ongietorria emateko festa egingo dute Gaztelekuan, gaur arratsaldeko 15:30etan hasi eta 19:30ak arte.
Eta bihartik aurrera, geldi­tu gabe igaroko dute aurre­neko aste hau. Bihar bertan, ige­ri­leku irekietara joango dira, goizetik eguerdira, 10:30etatik 14:30etara. Etzi, berriz, Gazte­le­kuan bertan antolatuko dituz­te ekintza ezberdinak, eskula­nak... Goizean izango da hori ere, 10:00etatik 14:00etara.
Ostegunean, Hernaniko ige­rilekuetara ez, Urnietakoetara joango dira goizean. Piszinan jolasean baino, sukaldatzen pasako dute ostiral goiza, aste konpletoa borobiltzeko. Gazte­le­kuan egingo dute sukalda­ri­tza tailerra.

Makina bat ekintza, hilabete osorako
Datorren astetik aurrera ere, makina bat ekintza izango di­tuzte. Besteak beste, egunpasa egingo dute Zumaiara, hilaren 11n; parkour ikastaroa izango dute hilaren 13an; piraguan ere ibiliko dira, uztailaren 20an eta 27an; eta surf ikastaro bat ere emango dute, 25ean.
Guzti horietarako, hala ere, aurrez eman behar zen izena, Gaztelekuan bertan, ekainaren 16tik 21era bitarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!