Udarako oporraldia iritsi da zenbaitentzat, baina odola emateko, zita jarri dute uztailean ere. Etzi izango da, asteartean, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara anbulategian. Ekaineko hitzorduan, 52 lagunek eman zuten odola, eta horietako lau izan ziren berriak.