Ekainberrira egunpasa egiteko, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 2a, 02:00

Egunpasa berezia antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak, uztailaren 16an, bi aste barru. Ekainberrira irteera egingo dute, «Paleolitiko garaiko ehiztarien irudi artistikoak ikustera». Ondoren, Aiako Urdaneta auzoan bazkalduko dute; 20 euro inguru izango dira. Joan nahi duenak, orain eman behar du izena, uztailaren 12ra bitarte. Deitu: 636 253 981.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!