Ekintzailetza saria jaso dute Hernaniko Lanbide Heziketako bi irakaslek, Joana Zamorak eta Aitor Zabalak, eskolan martxan jarri duten proiektu bati esker: Elkarrekin martxan. IREKIN (Irakasle Ekin) saria aitortu die Tknika ikerketa eta berrikuntza zentroak, ikasturte osoan zehar proiektua zuzendu eta sustatzeagatik. Euskadiko Lanbide Heziketan, ekintzailetzan nabarmentzen direnak errekonozitzen ditu Tknikak, sari honen bitartez.
Bizikletentzako aparkalekuak herrian, elkarlanean
Elkarrekin martxan proiektuaren bitartez, eskolako ziklo edo arlo ezberdinak jarri dituzte elkarlanean: animazio soziokulturala, mekanika eta elektrizitatea. Eta guztien artean, proiektu komun bat gauzatu dute, bakoitzak bere eginkizunak betez: bizikletentzako aparkaleakuak jartzea Hernanin.
Praktika on horrek, Tknikaren saria jaso du orain.