115 irakurleren botoekin erabaki da, aurtengo San Joanetako Argazki Lehiaketaren bi argazki onenak zein izan diren. 50 argazki zeuden aukeran, eta denetan bozkatuena, Salba Iraolarena izan da, 40 botorekin. Hortaz, berak jasoko du aurreneko saria: sei ardo botila, Irizar Ardoaken eskutik.
Bigarren saria, berriz, Garbiñe Tijerok lortu du, 19 boto eskuratuta: bi lagunentzako otordua, Akelenea jatetxean.
Haurren kategorian, berriz, bi argazki soilik bidali dituzte, eta biek izango dute saria: Nora Fernandezek, Tantairen Buruarina eta igerileku irekietarako bi sarrera; eta Unai Elizegik, Doberako ipuin sorta eta igerilekurako bi sarrera.