Sekulako Gipuzkoako Itzulia, Semperenak

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 1a, 02:00

Gogoratzekoa izan da jubenil mailako Gipuzkoako Itzulia, txirrindulari astigartarrentzat. Donosti Berri taldearen zazpi­koan sartu ziren Tomas Oter­min eta Urko Semperena, eta lasterketa bikaina egin dute. Izan ere, bigarrenez nagusitu dira, taldekako sailkapenean.
Baina taldekako lorpenaz gainera, bakarka ere sekulako itzulia egin du Semperenak. Bosgarren izan da sailkapen nagusian, aurreneko gipuzkoa­rra; eta tartekako helmugen sailkapena irabazi du.

Hasieratik ondo, Semperena
Ondo ekin zion itzuliari, Urko Semperenak, eta aurreneko erlojupeko laburrean, lauga­rren sailkatu zen Zestoan, Unai Iribar garailearekin 5 segundu galduta. Eta gehiago itxaron gabe, bigarren etapan piztu zen faboritoen arteko lehia bizia. Oier Lazkanok bere nagusi­ta­suna erakutsi zuen Gabirian, eta momentu txarra pasa zuen Semperenak; baina aldapa behera errekuperatu, zenbait faborito harrapatu, eta aldapa gora ihes egin zien, 14garren bukatzeko, eta 8garren gera­tze­ko sailkapenean.
Hirugarren etapan, zenbait faborito ihesaldian sartu ziren, Lazkano liderrari tartea egin nahian; baina liderrak berak bota zuen ihesaldia Andaza­rra­ten gora. Andoainen, Sem­pe­renak egin zuen ihes, tarte­ko helmuga irabazi ondoren (Imanol Etxebarne liderraren­gandik puntu bakarrera gera­tuta), baina Josu Etxeberriak harra­pa­tu eta atzean utzi zuen Xo­xo­kan gora, eta bigarren tal­de­txoan jaitsi zen astigar­tarra Andoaingo helmugara.
Azkeneko etapan, tarteko helmugan behar zuen puntua lortu zuen Semperenak, eta seigarren izan zen Zarauzko etapa gogorrean, Ibaña­rrie­ta­ko igoerak, euriak eta jaitsiera arriskutsuak tropela txikitu ondoren. Lazkanok beste era­kus­taldi bat eman, eta ez zion garaipena lehiatu Iribarri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!