Asteazkenean egin zuen ekaineko ohiko plenoa, Goizuetako Udalak; eta bertan onartu zuen, besteak beste, Zuriñe Lujanbio Zabala zinegotziaren kargu uztea.
Azken hilabeteetan hausnartu ondoren, Euskara eta Kulturako zinegotziak kargua uzteko nahia jakinarazi zion Udalari, ezin zuelako bete karguak eskatzen zion konpromisoa. Eskaera hori, aho batez onartu zuen Udalak, plenoan. Orain, Espainiako Gobernuari bidaliko dio jakinarazpena, eta ordezkoa hautatzeko prozesua jarriko du martxan.
Udal Aldizkariaren seigarren alea, kalean
Bestalde, aurreko astean argitaratu zen, Goizueta Informatzen Udal Aldizkariaren seigarren alea. Bertan jaso dute, besteak beste, Zuriñe Lujanbiori berari egindako elkarrizketa bat ere.