‘Goizuetan bada...’ antzezlana, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 1a, 02:00

Egun berezia izanen da gaur­koa, Goizuetan. Orain dela 26 urte herrian antzeztu zuten obra, Goizuetan bada... antzez­lana, berreskuratu eginen dute gaur, herritar talde baten esku­tik, Olatz Beobidek zuzenduta; «ikuspuntu berritzaile batekin eta antzerki hizkuntza garai­kidea erabilita» landu dute obra, aurreratu dutenez.
Iluntzeko 20:30etan hasiko da saioa, eta antzerki ibiltaria izanen da, herriko txoko des­berdinetan antzeztuko baitute.

Ondoren, txekor jatea herriko plazan
Antzezlana bukatzean, gaine­ra, txekor jatea ere eginen dute herriko plazan, plana boro­bil­tzeko. Hasieran paratu zituz­ten txartelak agortu egin ziren, eta ostegunean beste 50 paratu zi­tuzten. Txartelik geratzen bada, Amaia kafetegian daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!