Bake Epailea eta bere ordezkoa aukeratzeko, espedientea abiatu zuen Hernaniko Udalak, eta gaur arte dago eskaerak aurkezteko aukera, udaletxeko sarrera erregistroan. Baloratuko dira curriculuma, bizilekua eta euskeraren ezagutza. Lau urterako izango da izendapena.