San Joan jaiak aprobetxatuz, hainbat ekintza antolatu zituen Ahal Dugu-Podemos alderdiak, ekainaren 25ean, Urumea ikastolan. Nagua Alba (Euskadiko idazkari nagusia), Eduardo Santos (Nafarroakoa), Kiko Garrido (Errioxakoa) eta Sara Carreño diputatua izan ziren hizlari eztabaidan; eta herri bazkaria eta kontzertuak ere izan ziren.