«Erabat gaitzetsi eta salatu nahi dugu, Askekintzako kideek jasandako erasoa»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 30a, 02:00

Ekainaren 26an, Askekintza­ko bi kide meha­txa­tu zituztela salatu du taldeak, txosna itxi eta etxera zijoazela; eta horren harira, Hernaniko Txosna Ba­tzordeak bere sala­keta hela­ra­zi nahi izan du, prentsa ohar baten bitartez.
«Askekintzako bi militante erasotu zituzten ekainaren 26ko goizaldean, beraien kon­trako irain eta mehatxuekin. Eta ez da halako erasoak jasa­ten dituzten aurreneko aldia». Eta garbi adierazi du, ez duela erasorik onartuko: «erabat gai­tzetsi eta salatu nahi dugu era­soa. Ez dugu erasorik onartu­ko, ez txosna gunean, eta ezta txosna gunean lanean aritzen garen militanteon kontra».

«Jai Batzordea da, aldarrikapen bat zein bestea eztabaidatzeko gunea»
Horregatik, Txosna Batzordeak bere babesa erakutsi nahi izan die, erasoa jaso zuten bi mili­tan­teei eta Askekintza taldea­ri.
Eta nabarmendu du, Jai Ba­tzordea dela, «aldarrikapen baten zein bestearen inguruan eztabaidatzeko gunea, azkene­ko urte honetan, gaiari buruz egindako hausnarketak era­ku­tsi duen bezala».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!