Santiotako programaren azala, prest!

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Aukeratu dute astigartarrek, zein izango den aurten Santio jaietako egitarauaren azala. Joaldunak izango ditu protagonista azalak. 
Lau proposamen jarri zituz­ten aukeran, kultur etxean, eta 155 herritarrek eman zuten botoa. Horietatik, 73 lagunek bozkatu zuten, irabazlearen alde. Bigarrenak 40 boto jaso zituen; hirugarrenak 28 boto, eta azkenak 14 boto.
Bestalde, jakinarazi dute, egitarauan publizitatea jarri nahi duten enpresa, merkatari eta ostalariek, ekainaren 20a baino lehen deitu behar dutela: 688 685 486 edo 943 33 50 64. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!