Txirrita aukeratu du Tabakalerak, jolastokia aldatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Datorren ikasturtean garatu nahi dituen bi proiektuak aukeratu ditu Tabakalerak, Eskola aldiriak deialdiaren hirugarren edizio honetara aurkeztu diren ikastetxeen artean, eta aukeratuetako bat izan da Txirrita eskolak aurkeztu duena: Harremangune berri baterantz.  Bestea, Eskoriatzako Ariz­men­di eskolarena izan da.

Jolasgune berria
Tabakalerako hezkuntza arloak bultzatzen duen deialdi honen helburua da Tabakalera eta hezkuntza zentroen artean epe luzeko aliantzak eraiki­tzea, eta artea eta hezkuntza uztar­tzen dituen poriektu kolaboratibo bat garatzea.
Txirrita eskolaren kasuan, eskolak daukan behar edo de­sio batetik abiatuta, hezkuntza ko­mu­nitatean harremanak ger­ta­tzen diren espazioarekin lo­tura daukan proiektua da bultzatuko dena: jolastokia berri­tuko da. Ho­rre­la, ikastetxea eta au­zo­aren arteko harremanak sus­tatzeko es­pazio berri bat sortu nahi da, aisialdi, kultur eta arte esperientzien bitartez. Zer mo­tatako aisialdi eta kultur dinamikak nahi ditugu? galderari eran­tzun diote, horretarako. 

Komunitate osoaren babesa
Atzo bertan eman zuen berria jakitera, Tabakalerak, eta ikastetxeak azaldu du proiektuak dagoeneko komunitate osoaren babesa daukala: eskola, guraso, Udala... «Gure Hezkuntza Pro­iektua berrikusten hasi ginenean, denon artean landu ge­nuen zein behar genituen, eta detektatu genuen jolastokia be­rri­tzeko beharra. Horrela aurkeztu ginen Tabakalerako deialdira. 7.000 euroko aurrekontua izango dugu ikasturte osoan zehar proiektua garatzeko, eta guraso eta Udalarekin ere landuko dugu. Auzoaren­tza­ko ere izango da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!