Pleno berezia egingo dute etzi, Astigarragaren 30 urteak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 28a, 02:00

30 urte beteko dira ostiral hone­tan, hilaren 30ean, Asti­garraga herri gisa eratu eta aurreneko Plenoa egin zute­ne­tik, eta hori ospatzeko, Pleno be­re­zia antolatu du Udalak,   etzirako. Eguerdiko 13:30etan izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta bertaratzeko gon­bitea luzatu diete, bere­ziki, 30 urte hauetan izan diren korporazioetako kide izan direnei, baita Udaleko langileei ere. Herritarrei, noski, bertaratzeko deia egin diete.

Ekitaldi xumea
«Ekitaldi xumea» izango zela adierazi zuen Zorione Etxe­­zarraga alkateak au­rre­ko asteazkeneko Plenoan.   Al­de batetik, 1987an aurre­ne­ko Udala osatu zutenak go­go­­ratuko dituzte: Antton Ar­ka, Martin Agirre, Antton Ira­­­zustabarrena, Mikel La­rra­ñaga, Mª Luisa Arregi, Ricardo Arrizabalaga, Bixen­te Arrizabalaga, Mikel Zaba­la, Emilen Arzallus, Martin Arregi eta Juar Arzamendi.
Horrez gain, Udal go­ber­nuak adierazi duenez, «hau­xe da aukerarik egokiena As­ti­garragaren fundazioaren al­de lan egiten duten eragile guztiak elkartzeko, beraiei esker gaur egun gure herriak berezko administrazio eta nortasuna baitu».

 

Erakusketa ibiltaria eta festa etzi, Astigarragako EH Bilduren eskutik

Ergobian jarriko dute erakusketa gaur, eta Urumea Berrin, bihar.

Astigarragako EH Bilduk ere, bere egingo du ospa­ki­zuna, eta aparteko egitaraua prestatu du egun haue­ta­ra­ko. Herritarrekin hain­bat bilera egin zituzten aurreko as­teetan, eta atzo, erakus­ke­ta ibiltaria inau­gu­ratu zu­ten: Astigarraga, 30 ur­teetan zehar. Arrobitxulon jarri zu­ten atzo; gaur, Er­go­bian izan­go dira, eta az­ke­nik, bihar, Kontxa Etxe­be­rria pla­­zan, Urumea Berrin. Arra­tsaldeko 19:00etatik 21:00e­ta­ra ikusi ahal izango da.

Jai haundia, etzi
Baina hori guztia preludio gi­­sa besterik ez da izango. Jai haundia egingo baitute etzi arratsaldean, Joseba Ba­ran­diaran plazan. Bertan jarriko dute erakusketa az­ke­nekoz, 18:00etan, eta bi­tar­tean, legealdi erdiko balo­ra­zioa egingo dute 20:00ak arte. Orduan egingo dute presoen aldeko kontzen­tra­zioa, eta segidan, lehenengo korporazioko zinegotziei ome­­naldia. Eta bukatzeko, pintxo festa izango da. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!