Musika eten da, isiltasunak hartu du Hernani, eta olatu-jenderik dagoeneko ez dago. Bai, argi dago, San Joanak bukatu dira. Eta orain herriko txoko guztiak garbitzea tokatzen da, baita hernaniar eta bisitari askoren gorputzak ere! Urak, oheak eta barazkiek, baita garbitzaile, grua eta erratzek, testigua hartuko diote gaur goizetik musika, festa eta janari azkarrari.
Siesta herrikoia eta jasotze kolektiboa, Sutu Hernanik
Eta horretan begirada jarri dute herriko gazteek, eta programako ekintza berezienetakoa antolatu dute: Siesta herrikoia. «Normalean, San Joanak bukatu eta hurrengo eguna izaten da: etxean egon, eta jan eta lo egin; ohetik sofara eta jatera», azaldu dute Hernaniko parrandazale adituenek.
Hori dela eta, egun hori probetxugarriagoa egiteko Siesta herrikoierako deia egin du herriko gazteen taldeak; arratsaldeko 16:00etan jarri dute zita, Ave Marian. Siesta lagunartean egiteko aukera izango da, musika lasaiaz girotuta. Baina hortik aurrera izango da tarte garrantzitsuena. Txandala, trapua eta erratza hartu, eta garbiketarako eta jasotze kolektiborako eguna izango dute gazteek, bihar. «Orduan bukatuko dira San Joanak», onartu dute.
Herriko garbitzaile eta langileek ere, lan mordoa
Baina ez dira gazteak lan hori egingo duten bakarrak. Gaurtik aurrera herria San Joanak hasi aurretik zegoen bezala uztea da helburua, beraz, dagoeneko lanean ari dira herriko Udal langile eta garbitzaileak: kaleak garbitu, eszenatokiak desmontatu... eta hortik aurrera, hurrengo urtekorako atzera kontaketa hasiko da. Gozatu geratzen diren 360 egun hauetaz.