«Ahalegin txikia» eskatu zuen Astigarragako Odol Emaileen elkartearen ordezkaritzak, San Joan Bezperan jarri baitzuten odola emateko urteko bigarren zita. Eta ederki bete zuten herritarrek, bakoitzak bere hondar-alea jarriaz. Bertaratu zirenei eta normalean bertaratzen direnei, eskerrak eman dizkie Elkarteak «bere emate eskuzabalarengatik eta aurrera jarraitzeko animatu nahi ditugu».