Ohiturak dioen bezala, sua piztu zuten San Joan Bezperan Euskal Herriko hainbat tokitan, baita Astigarragan ere. Gauez izan zen sua Foru Plazan, eta bertan izan ziren Astigar taldeko kideak dantzan. Arratsaldean hasi zen, ordea, giroa herrian barrena, Txirriskla taldeko txistulariek jo zuten Idiarena kantuaren erritmora.