Garatze bidean dauden herriekin lankidetza programa onartu zuen Udaleko Tokiko Gobernuak, ekainaren 21eko batzarrean. Programa martxan jarriko dute Gizarte Zerbitzuak eta Giza Eskubideak batzordean gaia sakonki aztertu ondoren.
Laguntza, proiektuei
Oinarriek zehazten dutenaren arabera, «emango diren dirulaguntzen zenbatekoa ezin daiteke aurrera eramango den jardueraren kostuaren %50a baino haundiagoa izan».
Hainbat lehentasun ere, zehaztu ditu Udalak: «lagunduko diren biztanleen garapenerako gaitasuna areagotzen dituzten proiektuak eta garatu gabeko herrialdeetako biztanleen ekonomia premiei zuzenean erantzutea».
Horrez gain, «giza material nahiz azpiegituretako baliabideak dituzten beste erakunde batzuen laguntza izatea ere kontuak hartuko da dirulaguntzak banatzerakoan».
Iaz, denera 61.272,80 euro
Bide batez, aprobetxatu dute 2016an arlo honetan denera 61.272,80 euroko laguntzak eman zituela Udalak, modu honetara banatuta: 10.040,09 euro Astigarragako Honek GKEri; 2.000€ Bikarteri; 10.793,12 Euskal Fondoa; eta 18.000€ Astigarragako Teresa Dupoy GKEri. Bestalde, 7.727,77 euro banatu zizkion Udalak bai Salvamento Marítimo, baita Zaporeak elkarteei ere. Azkenik, Sahararen Aldeko Euskal Karabanari 1.998,31€ eman zizkioten, eta 1.674,31€ errefuxiatuen aldeko ekintzari.
Kooperatzaileentzat, beka
Bestalde, gazte kooperatzaileentzako beka deialdia ere egin dute, «beharrik haundiena duten herrialdeetan garapeneko lankidetza-ekintzetarako sensibilizazioa eta gazteen artean herrialdeen eta kulturaren elkartasun-baloreak sustatzeko helburuarekin». Baldintzen artean, 35 urtetik beherakoa izatea ezinbestekoa izango da.