Uztailaren 7an aterako da, ‘Astigarraga 2017’ aldizkaria

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 28a, 02:00

Aurten ere argitaratuko dute Astigarraga 2017 aldizkaria, da­go­eneko labean dena. Edukiak zehaztuta dauzkate, eta horiek lantzen ari dira. Hain zuzen, uz­tailaren 7rako prest izan nahi dute, eta orduan emango dute argitara. Herrian zehar dauden 5 erakustokitan jarriko dute, eta jendeak eskatu ahal izango du argitaratzaileek azaldu dutenez.
Aurtengoa osatzeko helbu­ru­etako bat izan da «herriko baserriei bultzada ematea», eta herritarrei eta beraien eki­me­nei ere, eman diete garrantzia aurtengoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!