Betikoekin eta nobedadeekin, agur San Joan!

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 27a, 02:00

Atseden egunik ez dago San Joanetan, eta aurrekoak bezain intentsoa izango da gaurkoa ere; jaietako azkeneko eguna, hain justu. Baina tristuratik urrun, banderak jaitsi arte bizituko dute hernaniarrek!
Betiko herri kirol jaialdia, San Joan Konpartsaren irteera edota Axeri Dantza izango dira, baina baita nobedaderik ere: aulki jokoa eta bola erraldoia, sokamuturraren lekuan, eta oztopo zirkuitua, pottoken eta zezen txikien partez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!