Irailean hasiko da ikasturte berria, igeriketa eta waterpolo taldeentzat, eta dagoeneko zabaldu dute deialdia, bietako kide izan nahi dutenentzat. Izan ere, igerilekua berritzearekin batera, Hernanira bueltatuko dira bi taldeak, beraien entrenamenduak bertan egiteko. 2009 urtetik aurrera jaiotako guztiek izango dute parte hartzeko aukera, bietan.
Eta bi horiek bakarrik ez, igeriketa taldeko master saila ere, berriro jarriko da martxan, ikasturte berriarekin. Hortaz, atal horrek ere luzatu die deia, igeriketa gustuko dutenei, triatletei edo itsas zeharkaldietan aritzen direnei.
Izena emateko, emailez
Hiru sail horietako batean apuntatzeko, edota informazio gehiago eskatzeko, emailez idatzi behar da: igeriketahernani@hotmail.com.