Lan poltsa osatuko du Hernaniko Udalak, zerbitzu publikoetako arduradun lanposturako. Eta horretarako, hautaketa prozesu irekia hasi du. Joan den ostiralean argitaratu zen deialdia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean; eta uztailaren 13ra arte dago epea, prozesura aurkezteko: udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan entregatu behar dira eskabideak.
Deialdia bera, baldintzekin eta entregatu beharreko dokumentazioarekin, ikusgai dago azpiko estekan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen bezala.