Erakustaldia emanda irabazi zuen Debako Itxasmila, larunbatean, Luis Goñi hernaniarrak. 36:03 denboran osatu zuen Mutrikutik Debarako itsas zeharkaldia, eta bi minututik gorako tartea atera zien podiuma osatu zuten bi igerilariei: Jon Osa debarra (38:18) eta Xabier Gordoa oñatiarra (38:35). Beste bi hernaniar ere aritu ziren: 31garren izan zen Julen Gaztañaga (46:49), eta 42garren Iñigo Garcia (49:37).