Jubenil mailako Espainiako Txapelketa jokatu zen larunbatean, Madrilen, Getafeko kiroldegian. Eta sekulako beroa eginda ere, bikain aritu zen Aitor Urkia hernaniarra: brontzezko domina lortu zuen mailu jaurtiketan, 5 kiloko mailua 64,43 metrotara jaurtita.