Gipuzkoako laugarren, ‘Maialen’

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 14a, 02:00

Estropada polita egin zuen Hernaniko Maialen traineru­ak, asteazkenean Getarian; eta laugarren sailkatu zen Gipuzkoako Txapelketan, bere txanda irabazita, Arraun Lagunak eta Donostiarraren aurretik. Asteburuan, Eusko­tren Ligako bi sailkatze estro­padetan, aurrea hartu zion Arraun Lagunakek Maialeni; baina horri buelta eman zioten Gipuzkoakoan, eta lau segundu azkarrago bukatu.
Bigarren txandan, hala ere, faborito papera bete, eta txapelketako podiuma osatu zuten San Juanek, Hibaikak eta Oriok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!