Hasierako festa bihar, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 2a, 02:00

Bihar ekingo dio uztaileko egitarau bereziari, Hernaniko Gaztelekuak. Hain justu, hasierako festa ospatuko dute, arratsaldeko 15:30etatik 19:30etara, Gaztelekuan bertan. Asteartean, berriz, igerileku irekietara joango dira, goizeko 10:30etatik 14:30etara. Asteazken goizean, eskulanak eta ekintza desberdinak egingo dituzte Gaztelekuan. Ostegunean Urnietako igerilekuetara joango dira. Eta ostiralean, aurreneko astea borobiltzeko, sukaldaritza tailerra egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!