Uztaileko ikastaroak, astelehenetik

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 29a, 02:00

Uztailean ere eskainiko ditu ikastaroak, Hernaniko KZgu­neak. Bederatzi kurtso izango dira guztira: bost KZgunean bertan, eta beste lau urruneko formazioaren bitartez egin dai­tezkeenak. Eta aurrenekoak, astelehenean bertan hasiko dira: Smartphone eta tabletak KZgunean (09:00-11:00, hilaren 3tik 11ra, gaztelaniaz); eta ­internet bidez, ofimatika oro­korra, lan bilaketa interneten, argazki ukituak GIMPekin, eta Wordpress (lauak gaztelaniaz, hilaren 3tik 31ra.
Modu presentzialean izan­go dira, baita ere, bapa­teko mezularitza smartphonetan, Google Apps, eta Libre Officeko Writer eta Calc.
Edozeinetan apuntatzeko: tutor.hernani@kzgunea.net edo KZgunean (Biterin).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!