Gaur jokatuko dituzte final laurdenak, mutilek

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 28a, 02:00

Final laurdenetan da Aranoko Pala Txapelketa, mutilen kate­gorian; eta gaur jokatuko dute semifinaletara pasea, lau bi­ko­tek: Loidi-Amas, Eztebe-Ganix, Arregi-Urreaga eta Ruiz-Zubi­mendi. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira partiduak. Semi­fi­naletan, dagoeneko, zain dauz­kate ligaxkako bi bikote one­nak: Gelbentzu-Mitxelena eta Kerejeta-Legarreta.
Neskek, berriz, hirugarren jar­dunaldia daukate bihar;  arratsaldeko 18:00etan hasita, lau partidu jokatuko dituzte: Garbiñe-Axpi/Arantxa-Amaia, Arantxa-Amaia/Ihintza-Ibane, Eider-Emeren/Garbiñe-Axpi, Ihintza-Ibane/Eider-Emeren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!