67 lagunen bazkaria, «izugarrizko giroa» sortuta!

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 28a, 02:00

Deialdia luzatu zuen herritar talde batek, 1977an jaiotakoen bazkaria egiteko, aurten 40 urte betetzen dituztenena; eta baita arrakasta izan ere! 67 lagun elkartu ziren, maiatzaren 27an egin zuten festan, eta azaldu dutenez, «izugarrizko giroa» sortu zuten, eta baita «primeran» pasa ere! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!