San Joanei ongietorria emateko, festa haundia bizitu zuen Hernaniko frontoiak, jaien aurreko igandean. Pelota Eskolaren Torneoko finalak jokatu zituzten, harmailak jendez beteta zeudela. Guztira 12 partidu izan ziren, lau kategoriatan, eta hauek izan ziren txapeldunak: Unax Uitzi kadeteetan lau t’erdian, Jon Jara infantiletan lau t’erdian, Castañeda-Salaberria binaka alebinen 1go mailan, Velez-Artola binaka alebinen 2garren mailan, Alberdi-Goikoetxea binaka benjaminen 1go mailan, eta Plazaola-Urrutia binaka alebinen 2garren mailan. Txapelketan, guztira, 75 pelotarik hartu dute parte.