Kontxa Etxeberria plazako hainbat etxebizitza alokairu sozialean jarriko ditu Udalak, eta horretarako eskaerak egin daitezke uztailaren 14ra arte. Horrez gain, Udalak jakinarazi du oinarrietan zuzenketa bat egin behar dela, zehazki, 11garren atalean: «gutxieneko sarrerak 15.000 eurotik gehieneko 21.000 euro arte, 2040 euroko errenta finkoa eta %35eko aldakorrarekin», dio aldatutako testuak.