Ikasturtea dagoeneko bukatu da, eta hori dela eta, programazio berezia antolatu du Gaztelekuak, ekaineko azkeneko aste honetarako. Gaur, jolas kooperatiboak egingo dituzte herrian zehar; bihar, zaldian ibiltzera joango dira herriko gazteak; eta etzi, ostiralean, Donostiara egingo dute txangoa, bizikletaz.