San Joan jaiak aurrera, axeriarekin bat eginda!

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 25a, 13:16

Etenik gabe, aurrera dijoaz San Joan jaiak. Festa giroa da nagusi, eta gaur goizean, nabaria zen atzo larunbata izan zela... Jendetza bildu da Plazan, bai sokamuturra ikusteko eta baita aurreneko axeriari jarraitzeko ere.

Sokamuturrean istripuren bat izan da. Horrez gain, Askekintzakoak bertan izan dira, festetan egiten den animalien erabilera salatzeko. Axeri dantza etorri da gero, eta ikaragarrizko jendetzak hartu ditu Kaxkoko kaleak. Tarte batzuetan ez zen txistularien doinurik ere entzuten, eta soka-mutilak non ageriko ziren ezin asmatu ibili dira denak. Bizkarrak ondo berotuta bukatu du batek baino gehiagok.

Gaurkoan, 13:00ean brindisa egingo dute koadrilek, Txipititxonian koadrilak gidatuta, eta hainbat bazkari izango dira segidan.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!