Probarik proba astigartarrak, txirrinda udarako berotzen

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 28a, 02:00

Eguraldi ona lagun, erre­pide­ko txirrin­du­la­ritza probak are­a­gotu egin dira, eta horietako batzuetan izan dira hainbat astigartar. Aurreko as­tebu­ru­an, adibidez, Quebran­tahuesos eta Extrembardenas probetan aritu dira horietako asko.
Astigarragako taldeko bost txirrindulari izan ziren Que­bran­tahuesos proban: Jon Blan­co, Mikel Arriaga, Andoni Blazkez, Mikel Irizar eta Ander Goikotxea, hain zuzen.
Extrembardenas proba, al­diz, Jon Blanco eta Mikel Arria­gak egin zuten, eta 12garren eta 19garren sailkatu ziren, hurrenez hurren. 

Quebrantahuesos (ordutan): 
- Jon Blanco: 05:58
- Mikel Arriaga: 06:16
- Andoni Blazkez: 06:27
- Mikel Irizar: 06:58
- Ander Goikoetxea: 07:39

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!