Festa eguna eta saio irekia, herritarrekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 25a, 02:00

Ahal Dugu-Podemos Euskadik gaurko festa eguna aprobetxatu nahi du militante, hautetsi eta herritarrekin bildu, eta festa giroan, orain arte egindakoa aztertu eta ideia berriak biltzeko. Urumea ikastolan egingo da ongietorria, 11:00etan, eta 11:20etan eta 12:30etan kontuak aztertuko dira. Ondoren, 14:30etan bazkaria egingo da; parrilla jarrita egongo da, eta baita postrea ere, beraz, bakoitzak jan nahi duena besterik ez du eraman beharko. Arratsaldeko 17:30etan debatea hasiko da, Nagua Alba, Sara Carreñi, Eduardo Santos eta Kiko Garridorekin, eta musika izango da bukatzeko, 19:30etan. Egun osoan zehar ludoteka izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!