Pagazpe eta Tolosa gaur, txapela preziatua irabazteko lehian

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 25a, 02:00

Euskal Herriko txapelketa garrantzitsuenetakoa izaten da Berria Txapelketa, eta iritsi da azken txanpara. Gaur, arratsaldeko 17:00etan hasita, au­rrez aurre ariko dira txa­pela lortzeko lehian, Usur­bilgo Pagazpe eta Tolosako klubak.
Guztira, lurralde guztie­ta­ko 21 pelota elkartek hartu du­te parte hamar astez luzatu den txapelketa honetan. Her­na­nik ere lan bikaina egin du aur­ten, baina final laur­de­netan geratu zen kanpoan, Ilunperi ezin irabazita.

Azkenera arte, lehia bizia
Gaurko finalari dagokionez, Pagazpek Galarraga eta Irure­ta­goienarekin jokatuko du ka­de­teetan; Exposito eta Aran­gu­renekin gazteetan; eta San­txo eta Gorrotxategirekin, na­gusietan.
Tolosak, berriz, Goikoetxea eta Etxeberria izango ditu ka­de­teetan; Zalakain eta Auz­men­di gazteetan; eta E.La­ba­ka eta Telletxea, nagusietan.
Ez dago ezer garbi, baina badirudi Pagazpe dela fa­bo­ri­to, hasiera batean. Kadete­e­tan, partidu orekatua espero da, eta Tolosak aukera gehia­go izan dezake irabazteko, pre­sioari aurre egiten ba­da­kitela erakutsi baitute orain arte. Hala ere, usurbildarrek ez dute ezuste bat emateko gaitasunik falta.
Gazteen mailako partidu­an, berriz, Pagazpek dauka mai­la honetako bikote one­ne­ta­koa, eta Tolosakoek gogor lehia­tzeko gaitasuna badute ere, badirudi Pagazpek dau­ka­la irabazteko aukera gehiago.
Beraz, badirudi nagusien artean erabakiko dela txapela nork irabazi. Lau pelotariak es­perientzia haundikoak di­ra, eta partidu gogorra espero da.

Ioritz Arrieta, Euskal Herriko onenen artean
Hernaniarrei dagokienez, fes­tetan gozatzeko aukera izango dute, lanak ondo eginda. Le­hen­go asteburuan Zuma­rra­gan jokatu zen Euskal Herriko elite mai­lako pelotari onenen ar­te­ko txapelketa, eta bertan izan zen Ioritz Arrieta. Final erdiak 22-15 irabazi zituen Arrati­be­le­kin, Santxo-Zezea­ga­ren kontra. Finalean ordea, ezin izan zuen irabazi, Es­pi­nal-Sarasaren kon­­­­tra; 22-18 galdu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!