Lehia polita izan zuen atzo, Hernaniko Maialen traineruak, Deusto, Donostiarra eta Arraun Lagunakekin. Baina aurrea hartu zien hirurei beste behin, bi, hiru eta zazpi segunduren tartearekin, hurrenez hurren; eta laugarren sailkatu zen, San Juan, Hibaika eta Orioren atzetik. Horrela, sendotu egin du Gipuzkoako Ligako laugarren postua, eta lau punturen aldea dauka Arraun Lagunak bosgarrenarekin.
Berriro, laugarren postuari eustea izango dute erronka hernaniarrek, gaurko estropadan ere. Donostian ariko dira, atzo bezala: Urumea ibaian, goizeko 11:45etan hasita.