Haurren marrazkiak goizean, aurreneko maxkuri kolpeak Gazteen Axeri Dantzan... Giroa berotuz joan zen Hernanin aurreneko suziria lehertu aurretik...
Eta eguerdiko 12:00etan lehertu ziren San Joan jaiak! San Joan Konpartsak bota zuen txupinazoa, herritar guztiei festa zoriontsuak baina arduratsuak opaz.
Hortik aurrera, zoramena nagusitu zen herriko kaleetan. Erraldoi eta buruhaundiek gidatu zituzten herritarrak Kaxkoan behera eta gora, eta musika ere, txoko guztietara zabaldu zen berehala. Eta gaur ere, San Joan egunez, izango da zer gozatua!