Goizuetako Zabortegiaren Ingurumena Berreskuratzeko obra esleitzeko prozedurari emanen zitzaion hasiera aurreko astean, baina arazo teknikoak medio, plegua aldatu behar izan dute.
Aldaketa eginda, eskaerak aurkezteko data berria
Aurreko astean jakinarazi bezala, obra lan hauek Jesus Ignacio Diego Pereda ingenieriak idatzitako proiektuan aurreikusita daude. Oraingoan, plegua aldatu egin da, eta honek, lizitazio-prozeduran izan du eragina.
Hortaz, eskaerak aurkezteko epea aldatu behar izan du Udalak, eta beraz, eskaerak hilaren 19ra arte aurkeztu ahal izanen dira.
Proposamenak Goizuetako Udaleko erregistroan edota postaz eginen dira, pleguan azaltzen den dokumentazioarekin batera.
Plegu berriak edota proiektua bera eskuragarri jarri du Udalak.
Plegu berriak, eskuragarri
Aurrekoan bezalaxe, plegu berriak, aldaketekin, eta proiektua bera kontsultatu nahi duenak badauka aukera.
Hiru leku jarri dituzte, horretarako: udaletxean bertan, Hernaniko Urbieta Kopiaken (Juan de Urbieta, 17) edota Iruñeako Plotter Papertegia (Tajonar, 10).