Larunbatean jasoko dute azkenekoz, errefusa atez ate

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 28a, 02:00

Atez ateko sistemarekin guz­­tiz bukatuko dute astigar­ta­rrek datorren astetik au­rrera. Datozen egunetan ja­rri­ko ditu San Marko man­ko­munitateak errefusa bil­du­ko dituzten edukiontziak, eta uztailaren 4tik aurrera ha­siko dira erabiltzen. Hor­taz, Udalak jakinarazi du la­runbat honetan jasoko du­tela azkeneko aldiz errefusa atez ate.

Ateratzeko aukera, asteazkenetan
Edukiontziak asteazkenetan bakarrik ireki ahal izango di­ra, herritarrek izango di­tuz­­ten txartelen bidez. Horrez gain, hemendik aurrera ez da hondakinik jasoko hon­dakin geletatik. Eta pardelak egunero bota nahi dituenak eskaera egin beharko du bu­legoan, hilaren 3tik, astele­he­netik, aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!