Eguraldi kaxkarra ez zen oztopo izan, Iskibiko BTT zeharkaldian parte hartu nahi zuten txirrindularientzat; eta asko izan ziren igandean, animatu zirenak: 140 guztira.
Gehienak, Oarsoaldea, Buruntzaldea, Bortziriak eta Donostialdeatik gerturatu ziren, eta «dena aurreikusi bezala» atera zela nabarmendu dute antolatzaileek: «guk oso balorazio positiboa egiten dugu», adierazi dute.
Bi ibilbide jarri zituzten aukeran, eta bietan, azkarrenak Urumea bailara eta ingurukoak izan ziren. Ibilbide motzean, 30 kilometrokoan, Garikoitz Arizmendi hernaniarra, eta Xabat Etxegia eta Eneko Apezetxea goizuetarrak; eta luzean, 43 kilometrokoan, Axier Otaño urnietarra, eta Mattin Sanzberro eta Jose Mari Pacheco hernaniarrak.