Odola emateko zita, datorren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Datorren ostiralean izango dute Astigarragan, odola emateko zita; San Joan bezperan, hain justu. Horregatik, esfor­tzu txiki bat eskatu diete odol emaileei: «gero badago jairako denbora, eta bizitza eman on­do­ren, jaia haundiagoa izango da. Odola ematea, modu ba­karra da oraingoz, pertsona asko­ren bizitza salbatzeko edo osasuna berreskuratzeko. Behar hori edo­zein egunetan agertu daite­ke gure bizitzan, senide, la­gun edo inguruko batek, edota guk geuk izan dezakegu beharra».
Ohi bezala, anbulategian izango dute zita, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.

Eskerrak, odol emaile astigartar guztiei
Odol Emaileen Elkarteak, bestalde, eskerrak eman nahi izan dizkie emaile astigartar guztiei, beraien «emate eskuzabalarengatik», eta jarraitzera animatu ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!