Udalak hainbat gomendio eta jakinarazpen egin nahi dizkie herritarrei, bihar eta etzi sokamuturra egingo delako, 07:30etatik 09:00etara, Plazatik Andre kalean behera, Felipe Sagarna ‘Zapa’ kaleraino, eta Kale Nagusian gora. «Ataria barrutik giltzatu» eta bizilagunei «kalera ez ateratzea» gomendatu die, eta komertzio eta lokalei, «dagokion neurriak har ditzaten, ekitaldiak sor ditzakeen kalteak ekiditeko». Era berean, gogorarazi dute, 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu.